Ekainaren 10eko giza katera Elgetatik 200 lagun joatea da erronka

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mai. 2a, 08:57

2014ko ekainean Elgetako Gure Esku Dago taldeak deituta Asentzion egindako giza katea.

Elgetako Gure Esku Dago taldetik jakinarazi dute aurrerantzean zeramika gelan izango direla bariku iluntzetan eta domeka eguerditan saretze-txartelak, zapiak, kamisetak eta autobuserako txartelak saltzen.

Gure Esku Dago dinamika 201,9 kilometroko giza katea antolatzen ari da ekainaren 10erako. Donostian hasi eta Bilbo eta Gasteiz batuko ditu. 100.000 lagun beharko dira giza kate hori osatzeko eta duela lau urte bezala, eskutik helduta egongo dira herritarrak. Elgetari dagokionez, Elgoibar eta Maltzaga artean egongo den 68. kilometrora 200 lagun joatea da erronka.

Elgetako Gure Esku Dago taldetik jakinarazi dute hemendik eta ekainaren 8ra bitartean kultura etxeko zeramika gelan izango direla barikuetan 19:30etik 21:00etara eta domeketan 12:30etik 14:00etara. "Parte hartzeko saretze-txartelak (zapiekin batera), kamisetak eta autobuserako txartelak saltzen izango gara", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak