Erantzunkidetasunari buruzko saioa egin zuten, atzo, Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 27a, 09:00

Erantzunkidetasunaren inguruko saioa, atzo, Elgetan. (Argazkia: Elgetako Herri Eskola)

Etxean nork zein lan egiten dituen eta banaketa justua den aztertu zuten saioan. Lehen Hezkuntzako 39 neska-mutikok hartu dute parte Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa berezi honetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzak martxan jarri duen Erantzunkide programan hartu dute parte Elgetako Herri Eskolako LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 geletako ikasleek, guztira 39 neska-mutiko. Kanpotik etorritako hezitzaileekin erantzunkidetasunaren inguruko lanketa egin zuten.
 
Etxean nork zein lan egiten dituen eta banaketa justua den aztertu zuten saioan. Neska-mutikoei, gainera, zeregin horietan erantzunkizunik hartzen duten edo ez galdetu zieten. Saioaren helburua erantzunkidetasuna lantzea izan zen bai maila indibidualean bai maila kolektiboan. "Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean oinarrizko urratsak bermatzea", adierazi dute arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak