2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia eman da gaur, hura gertatu eta ia bi urte beranduago. Bederatzi urteko zigorra jarri diete akusatuei; sexu abusu delituagatik zigortu ditu auzitegiak, eta ez sexu erasoagatik, akusazioek eskatzen zuten bezala. Epaimahaiaren erabakia salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Elgetan, 19:00etan.
Epaimahaiaren erabakiak haserrea sortu du auzitegiaren kanpoaldean eta asko izan dira epaiarekiko desadostasuna adierazi nahi izan dutenak. Debagoieneko hainbat elkartek ere bat egin dute horrekin eta elkarretaratzeak egiteko deialdia egin dute.