Elgeta aztergai, gaur, Goiena telebistako 'Harira' saioan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 24a, 13:35
Lazkano eta Larrea Azkaraterekin batera, gaur eguerdian, Goiena telebistako platoan.

Eneko Azkaratek gidatutako saioan izan dira Elgetako alkate Iraitz Lazkano eta Gu Geu Elgeta plataformako bozeramaile Mikel Larrea. Saioa 21:00etan eta 23:30ean emango du, gaur, Goiena telebistak.

Udalaren egoera ekonomikoa, erronka nagusiak, mahai gainean dauden proiektuak... Nork bere irakurketa eskainiko du gaur Harira saioan alkatea eta oposizioko bozeramailea aurrez aurre izango dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak