Jendea gustura Gerard Godon soinujole frantziarrarekin domekan egindako Herrixa Dantzan saioarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko apirilaren 24a

Bigarren urtez gonbidatu dute Elgetako Espaloia kafe antzokian egiten duten dantza saiora, eta hark eskainitako errepertorioarekin gustura egin zuten dantzan parte-hartzaileek.

Zuzeneko musikarekin egingo dute Elgetan apirileko Herrixa Dantzan saioa. Dantza zirkuituan ezaguna Gerard Godon musikariak Elgetako ekimenera egokitutako errepertorioa eskaini zuen: scottish, polka, balts, mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise... Gustura ibili ziren gerturatutako dantza zale ugariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak