Boluntario talde zabala eta ikusle gehiago zeuden zain herrian aurten lehenengo aldiz egitekoa zen Elgetaren gainbehera herri antzezpena egiteko eta ikusteko. 1937ko apirilaren 24a irudikatu dute antzezle boluntarioek. Bonbardaketak, erresistenteen atsekabea frontea jaustear dela kontu ematerakoan, herria ebakuatzeko erabakia... Ondoren agertu dira tropa frankistak. Erreketeak, falangistak, erregularrak... hainbat gudaroste sartu dira herrian baita garaile moduan sartu ere. Herritarren kontra egindako gehiegikeriak irudikatu dituzte Elgetako antzezlanean, ikurriñen erreketak, diskurtso eta ereserkia frankistak...
Ikusle askorendako gogorra izan da ikusitakoa, baina batek baino gehiagok adierazi du gauzak gertatu moduan gogoratu behar direla. Antzezlana Francoren heriotzaren albistearekin amaitu dute. Dantza egin dute Elgetako Mendizaleen plazan.