Zabalik da neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 19a, 10:21
Neska-mutiko taldeak jaietan euskal dantzak egiten.

Ikastaroa eguaztenetan izango da Espaloian. Interesatuek liburutegian edo udaletxean eman behar dute izena apirilaren 24ra arteko epean.

Martitzenera arte, apirilak 24, dago zabalik izen-ematea. Maiatzaren 2an emango diote hasiera ikastaroari eta bi taldetan banatuko dituzte neska-mutikoak. Izen-ematea 15 euro da. Antolatzaileek jakinarazi dute jaietako emanaldirako abarketa zuriak ikastaroan bertan erosteko aukera izango dela, eta gastu hori norberak hartuko duela bere gain.

Bi taldeen ordutegiak

Lehenengo taldeak 18:45etik 19:30era egingo du ikastaroa eguaztenetan, eta 2013tik 2005era jaiotakoak arituko dira bertan. Aurten bost urte betetzen dituzten neska-mutikoak izango dira txikienak.

Bigarren taldearen saioak 19:30etik 20:15era izango da, eta 2004. urtetik aurrera jaiotakoak sartu dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak