"Hitzaldia eta zuzeneko marrazketa eta musika uztartuko dituen saioa izango da. Komikiak eta gerra zibila Euskal Herrian dira jorratuko ditugun gaiak. Batez ere guk egindako Tristisima Ceniza komikiaren inguruan egingo dugu berba", azaldu du Iñaki Begoña esatariak.
Hiru lagunek emango diote bizia ikuskizunari eta hainbat diziplina uztartuko dituzte bertan. "Iñaket marrazketan airtuko da, Txaberrek gitarrarekin lagunduko du eta nik gaiak aurkeztuko ditut", aurreratu du Begoñak.
Tristisima ceniza-ri buruz galdetuta dio Norma argitaletxeak gazteleraz eta Cambourakisek frantsesez argitaratutako komiki bat dela. "Gernika bonbardatu eta Bilbo erori arteko garaian kokatzen da istorioa. Robert Capa da bertan agertzen den pertsonaia nagusia eta badago Intxortan ibilitako emakume brigadista bat".