Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da Bertsol Haritza eta haritz baten baitan mamitzen dira istorioak. Oso haritz berezia da; izan ere, ezkurrak eman beharrean hitzak ematen ditu. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak eta haritzaren zaintzaileak jasotako hitz bakoitzeko ipuina bat sortuko du.
Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, eguraldi onarekin plazan. Bertsozale Elkarteko Lanku egitasmoaren proposamena da.