Urrezko binakako harri-jasotze txapelketa jokatzen ari da Imanol Albisu 'Goikoetxe'

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 15a, 18:33
Imanol Albizu 'Goikoetxe' Zumaiako jardunaldian. (Iturria: EgurSport HK)

Plazetan da berriz ere Elgetan bizi den elgoibartarra. Gabonetako harri-jasotze kopan lehiakide izan zuen Xabier Peñagarikano bikote kide duela jokatuko du Urrezko binakako harri-jasotze txapelketa. Zapatuan Zumaian egin zuten saioa.

9.088 kilo altxatu zituzten atzo, zapatua, Urrezko binakako harri-jasotze txapelketako lehen jardunaldian, Zumaian. Peña-k zazpi jasoaldi egin zituen 163 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuan (1.141kg.) Imanol Albizu Goikoetxe-k hemeretzi aldiz jaso zuen 113 kiloko kubikoa, hiru minutuan (2.147 kg.). Batera, lau minutuko txanda librean 58 aldiz jaso zuten 100 kiloko bola (5.800 kg.).

Gainerako bikoteek zer egin zain gelditzen dira orain Imanol Albizu "Goikoetxe" eta Xabier Peñagarikano.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak