'Txoriak eta zauriak' antzezlana bihar Elgetako Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 13a, 17:55

Mairu antzerki tailerreko antzezleak, entsegu batean. (Iturria: erran.eus)

Lesakako Mairu Antzerki Tailerreko kideek taularatuko dute, 19:00etan. Lesaka eta Oiartzun arteko errepidea egin zuten Frankismoaren presoak ditu hizpide antzezlanak. Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan sartzen den emanaldia da.

Txoriak eta Zauriak lanak Lesakatik Oiartzunera doan errepidea egiten aritu ziren Frankismoaren presoak ditu abiapuntu. Gaizka Sarasolak idatzitako antzezlanean plazaratzen dira oroimenak, kontakizunaren eztabaidak, denboraren eraginak —edo eragin ezak—, minak eta hitzen harrotasunak sortutako kezkak eta zalantzak.

1940an Lesaka eta Oiartzun artean lanean ari ziren zenbait presoak ihes egin eta baso batean ezkutuan bizirautea lortu zuteneko egunaren bueltan sorturiko istorioa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak