Ipuin kontalaritza saio berezia, gaur, udal liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 13a, 09:00

Opor aurretik artista liburuen inguruan egindako eskulan tailerra. (Argazkia: Elgetako liburutegia)

Neska-mutiko guztiendako saio bateratua izango da eta 17:25ean hasiko da. Horrekin batera, bestelako hainbat ekintzak daude iragarrita hurrengo asteetarako.

Apirila berezia da Elgetako liburutegian; izan ere, Haur Liburuaren Eguna eta Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dira bertan. Oporren aurretik artista liburuen eskulan tailerra egin zuten, eta orain zabalik da lehiaketan parte hartzeko aukera. Horrekin batera, ipuin saioak eta Bertsol Haritza izeneko kale ikuskizuna daude iragarrita hurrengo asteetarako agendan.

Gaur, ipuin saio berezia

Gaur, barikua, Ipuinen ordu berezia egingo dute. Saioa bakarra izango da eta 17:25ean hasiko da. Bestalde, gogoratu apirilaren 30era arte dagoela zabalik artista liburuen lehiaketara lanak aurkezteko epea. Hogei bat neska-mutikok hartu zuten parte Aste Santu aurretik egindako eskulan tailerrean, eta nork bere sorkuntza aurkezteko aukera izango du orain. Gainerakoendako ere zabalik dago lehiaketa.

Martitzenean, berriz, Herri Eskolako neska-mutikoek zerbitzuaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisita gidatua dute-eta liburutegira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak