Boluntarioak behar dira, oraindik ere, apirilaren 22ko errekreazio lan berrian parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 12a, 12:28

Errekreaziorako materiala Elgetako udaletxean.

Elgetan buru-belarri dihardute Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldiekin. Errekreazio lan berria ari dira prestatzen eta antolatzaileen arabera boluntario gehiago behar dira antzezpenari merezi duen ikusgarritasuna emateko. Interesatuek udaletxera jo behar dute lehenbailehen.

Elgetaren gainbera izeneko antzezpena prestatzen ari dira Elgetan eta boluntario gehiago eskatu dituzte errekreazioari ahalik eta sinesgarritasun handiena emateko. Faxisten tropak irudikatzeko behar dute jendea, gehienbat. Adierazi dutenez mairuen, armada erregularraren eta falangisten tropak osatzeko behar dira boluntarioak.

Beharrezkoa da jendea gehitzea Elgetaren okupazioa irudikatu nahi baita aurten. Errekreaziorako jantziak eta materiala antolatzaileek ematen dute.

Apirilaren 22an egingo dute antzezlana Elgetan eta hasita daude entseguekin. Hain zuzen ere, zapatuan egingo dute lehenengo entsegu orokorra.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak