'Lesa humanidad' ikus-entzunezkoa, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko apirilaren 11

Atzo, 'Lesa humanidad' ikus-entzunezkoaren emanaldia Elgetako udaletxean.

Atzo abiarazi zituzten Elgetan Intxortako erresistentziaren 81. urteurrenarekin lotutako ekintzak. Argentinako diktaduran bahituak eta bortxatuak izan ziren emakumeen testigantzak eta kontakizunak jasotzen ditu dokumentalak.

Argentinako Cordoba probintziako Giza-Eskubideen Sekretaritzaren babesarekin Inguru Errepresiboetako Genero-Biolentziarako Programak egindako eta Luis Poncek zuzendutako dokumentala da. Ikusgai dago osorik hemen

Intxortako erresistentziaren 81. urtemugako egitarauko hurrengo ekitaldia eguenean egingo den Pasaiako Badia ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da, 19:00etan, udaletxean. Yuri Agirre zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak