Lau bat orduko mendi irteera iragarri dute Kantsatzeke mendi taldetik domekara, hilak 15. "Beasaindik abiatu eta Usurbera igoko dugu lehendabizi, Beasain gainean ikusten den antenara. Ordubete pasatxoko bidea dena aldapan gora, suabe hasieran eta gogorra amaieran urteko lehen putzak ateratzeko egokia", adierazi dute.
"Aralar eta Aizkorri alderako bistekin pixka bat gozatu ondoren asko samurtuko da bidea, eta ordubete baino lehen Murumendin izango gara, Mariren etxeetako batean. Bista ederrak bertatik hasi itsasotik eta Aralar eta Aizkorrik egiten duten mugaraino. Anboto ere bistan mendebaldetik. Hortik aurrera, dena behera Ordiziaraino, eta lau-lau hortik Beasainera".
Izen-ematea zabalik
Zabalik da izen-ematea udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 5 euro.