Gaztetxeak autobusa antolatu du Altsasuko gazteen auziaren aurkako manifestaziorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 9a, 13:11

Autobusa 15:00etan abiatuko da zapatuan. Izen-ematea zabalik da Haize tabernan eta egunean bertan autobusean plazak bete arte. Prezioa da 5 euro.

Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek deitu dute manifestazioa Iruñean, Espainiako Auzitegi Nazionalean auzipetutako zortzi gazteen aurkako epaiketa hasi baino bi egun lehenago. Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean.

Elgetako gaztetxeak antolatutako autobusa, berriz, 15:00etan irtengo da herriko plazatik. Izen-ematea zabalik da Haizea tabernan. Zabalik jarraituko du autobusa bete arte. Lekurik balego egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak