Aurreiritzien, estereotipoen eta zurrumurruen aurkako formazioa saioa egingo dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 26a, 10:16

Elgetako Udalak gonbidatuta aurreiritziak zelan sortzen eta hedatzen diren azalduko du Xabier Aierdi soziologoak apirilaren 9an. Horiei aurre egiteko informazioa eta estrategiak ere emango ditu. Saioa udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean.

Elgetan etorkinekiko aurreiritziak eta zurrumurruak handitzen egon daitezkeelako kezkatuta gaiaren inguruko formazioa saioa antolatu du Udalak apirilaren 9rako. Zurrumurruen Aurkako Sareko kide den Xabier Aierdi soziologoak egingo du hitzaldi nagusia.

Horrekin batera eta Aierdik hitzaldiari hasiera eman aurretik gizarte-ongizate teknikariak herriko datuak emango ditu; izan ere, kalean entzuten diren hainbat zurrumurru ez dira egia. Herrian egoera zein den ezagutzeko aukera emango dute, beraz. Zenbat diru-laguntza dauden, zenbatek jasotzen duten herrian, zenbat jasotzen duten...

Formazio saioa irekia izango da eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Amaieran, herritarrek nahi beste galdera egiteko aukera izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak