Elgetako taldean diharduen Oier Azumendi nagusi Asola Berriko bolo tiraldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 26a, 08:35
Oier Azumendi bolotan zapatuan Eibarko Asola Berrin jokatutako tiraldian.

Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako bigarren jardunaldian zazpi txirlo jo zituen zapatuan Azumendik. Txapelketako sailkapen orokorrean bigarren kokatu da.

Zazpi txirlo jo zituen zapatuan Asola Berrin Oier Azumendik. Elgetak bi talde ditu aurten txapelketan eta horietako batean dihardu Azumendik. San Migelko Unai Loiolak egin zuen bigarren, honek ere zazpi txirlo jota eta hirugarren Floreagako Santos Muñoz izan zen sei txirlorekin.

Sailkapen orokorra

  1. Sergio Rodriguez (Asola Berri), 13 txirlo
  2. Oier Azumendi (Elgeta), 9 txirlo
  3. Unai Loiola (San Migel), 8 txirlo

Apirilaren 7n jokatuko dute Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia. Lasturren izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak