Elgetako bolatokian jokatuko da Lehendakari Saria, ekainean

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 26a, 10:13

Gipuzkoako hiru txirlo txapelketari amaiera emateko izango da bazkariarekin eta omenduekin, ekainaren 2an.

Martxan da Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa. Zapatuan jokatu zuten bigarren jardunaldia Eibarko Asola Berri bolatokian, eta maiatzaren 26an izango da bederatzigarrena eta azkena Azkoitiko Floreagan. Sebastian Arantzabal bolari elgetarrak adierazi du aurten bi talde dituela Elgetak txapelketan, eta zortzi bat lagunek dihardutela bertan. Arantzabalekin batera dira taldean Geaxi Ezpeleta zein Xabier Ortuzar, eta Markina aldetik etorri diren bolari berriak aipatu ditu. "Jende gaztea da. Bi taldetan banatuta zortzi edo bederatzi bat lagun izango gara", esan du.

Lehendakari Saria egun bakarrean jokatzen da orain, eta Gipuzkoako txapelketako lehen 64 sailkatuek jokatzen dute. Txapelketa amaitu eta hurrengo zapatuan izango da aurten, ekainaren 2an. "Egun horretan egingo dira baita ere bazkaria, omenaldia eta Gipuzkoako txapelketako sari banaketa ekitaldia", azaldu du elgetarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak