Sortze tailerra proposatu dute gaurko, Elgetako liburutegitik. Forma eta eduki ugari izan ditzake artista liburu batek, eta aurreko urtean egindako lehiaketatik abiatuta dator aurtengo eskulan tailerra. Herriko neska-mutikoei zuzendutako ekintza da, eta 17:00etan emango diote hasiera. "5 urte arteko haurrak heldu batekin etorri behar dira", jakinarazi dute. "Askotariko materialak eskuragarri jarriko ditugun arren nork bere eskulan tresnak zein materiala ekar ditzake", gaineratu dute.
Martxotik maiatzera bitarteko egitarauaren barruan kokatzen da gaurko tailerra. Ipuin saioek zein Hitzez pitz solasaldiek jarraipena izango dute. Horrekin batera apirilaren 23an Liburuak plazara ekimena izango da liburutegiko arduradunaren eskutik, eta 17:00etan Bertsol Haritza izeneko ikuskizuna egingo du Lankuko Ibai Esoainek, 5 eta 11 urte bitartekoendako. Eskolako umeendako bisita gidatuak ere izango dira apirilaren 17an