Neguko zazpigarren elurtea, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 19a, 22:27

Elgetako Domingo Iturbe kalea gaur 20:30ak aldera.

Elur-ura izan da goizean Elgetan. Lehenengo elur malutak 16:00etan bota ditu eta atertu moduko bat egin ostean 18:00ak aldera bota du berriz. Orduan bai zuritu egin dira bazterrak. Arreta handiz ibili behar da errepidean. Segurtasun Sailak eman duen informazioaren arabera (22:22) kontuz gidatu behar da Karabietan, Pagatzan zein Kanpanzarren.

Alerta laranja aktibatu du Segurtasun sailak elurragatik. Alerta, biharko 12:00etan kenduko dute, abisu horira pasatuko delarik. 18:00ak aldera bota du mara-mara Elgetan eta orduan joan da elurra bazterrak zuritzen.

Gaur gauean elur maila 200 metrotan kokatuko da eta bihar goizeko lehen orduan 100-300 metro artean egongo da, iragarpenen arabera.

Arretaz gidatzeko gomendioa egin dute Segurtasun Sailetik. Kontuz gidatu behar da Elgeta inguruko mendateetan. Udalak ere aktibatuta dauka elurraren protokoloa.

Mendateen egoera kontsultatzeko trafiko.eus.


Zazpi elurte aurten

Abenduari hasiera emateko bota zuen lehenengo elurtea Elgetan eta herria zuri-zuri zegoela ospatu zuten herritarrek Euskararen Nazioarteko Eguna. Gabonak osteko eskolaratzea eta Inauteriak ere zuri joan dira aurten. Jarraian, negu honetako elurteak:

  • Abenduak 1-2
  • Urtarrilak 7
  • Urtarrilak 11
  • Otsailak 2
  • Otsailak 7-8-9
  • Otsailak 28
  • Martxoak 19

 

 

Erlazionatuak

Horrela joan da zuritzen Elgeta

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 mar 19 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak