Martxoko Herrixa Dantzan saio irekia, domekan, Elgetan

Herrixa Dantzan, Espaloian.

Patxi Monteroren gidaritzapean eta Elgetako Udalaren laguntzarekin saio irekia egingo dute Espaloian. Betiko moduan parte hartze librea eta sarrera doan izango dira.

Monterok azaldu duenez bi berezitasun izango ditu martxoko azken domekako saioak. "Lehenengo zatian, Marian Arregi gogoan, Argiaren musikarekin dantzatuko dugu: jauzi bat, Axuri beltza, zortzikoa, sokak, ingurutxoak, kontradantzak, habanera... Bigarren zatian, Shillelagh taldearen Hemels douwe CD berriko hainbat pieza dantzatuko ditugu: txotisa, polka, mazurka, borobila, Chapelloise, ingurutxoa...".

Argibide gehiago hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.