Hiru irakasle eta bi ikasle gaur goizean Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko martxoaren 14a

Elgetako herri eskola.

Elgetako Herri Eskolako irakasleen gehiengoak egin du bat gaurko eta biharko hezkuntza publikoan deituta dagoen grebarekin. Ikastetxetik emandako datuen arabera gaur irakasleen %88,89ak egingo du greba, eta bihar %100ak. Adierazi dute greba egiteko arrazoia euskal irakaskuntza publikoa jasaten ari den murrizketei aurre egitea dela.

Gaur goizean zabalik da Herri Eskola; izan ere, zerbitzu minimoak dituzte. Hiru irakasle daude lanean, eta bi ikasle bertaratu dira.

Zuzendaritzatik jakinarazi dute grebak ez duela jantoki zerbitzuan eraginik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak