Ikusmina sortu zuten atzo Elgetan 'velomovil' izeneko bi ibilgailuk

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 14a, 11:09
Velomovil bi, atzo, Elgetan.

Bretainiako bi gidarik herrian egin zuten atsedenaldia. Ekarri zituzten ibilgailuak ez ohikoak izanik ikusmin handia sortu zuten herrian.

Strada etxeko bi 'velomovil' aparkatu zituzten atzo arratsaldean Ostatu parean. Gidariak Bretainiako bi erretiratu ziren. Azaldu zuten ferrian egin zutela Bretainiatik Bilborako bidea eta Euskal Herria ezagutzeko asmotan etorriak zirela.

Pedalak dituzte 'velomovil'-ek eta baita ere motor elektriko txiki bat. Ibilgailu dotoreak zituzten eta ondo zainduak; hain zuzen ere, gorputz aerodinamikoarekin eta euria moduko atmosferako eragileen aurrean nolabaiteko babesa eskaintzen dutenak.

Ikusmina sortu zuten herrian; izan ere, eskolako irteera orduan egin zuten atsedenaldia Elgetan. Plazan ume eta guraso ugari zeuden.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak