Kantu bazkaria eta elektro-txaranga, zapatuan, Elgetako gaztetxearen itxiera jaian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 13a, 11:00

Elgetako gaztetxea.

Gazte Asanbladak soinuarekin alaitutako txikiteoarekin emango dio hasiera egunari. Ondoren etorriko dira bazkaria eta elektro-txaranga saioa. Bazkarirako txartela 10 euro da. Bihar amaitzen da izena emateko epea.

Gaztetxearen itxiera jaia egingo dute zapatuan Elgetan, eta horrekin batera gaztetxearen 22. urteurrena ospatuko dute. Gazte Asanbladako kideek soinuarekin alaitutako txikiteoa iragarri dute 13:00etarako. Taldea gaztetxetik abiatuko da eta tabernaz taberna ibiliko dira bazkaltzeko ordua iritsi bitartean.

Bazkaria 15:00etan izango da. Kantu bazkaria izango da eta menua da pasta entsalada, oilaskoa, sagardoa, ardoa, postrea eta ogia. Prezioa da 10 euro eta izen-ematea Haizean egin behar da martxoaren 14a aurretik.

Jai giroari jarraipena emateko Elektro Txufla kaleko bandak hartuko du lekukoa 19:00etan.

Gazte Asanbladatik jakinarazi dute 22 urteotan pilatutako argazkiekin erakusketa egingo dutela. Gaztetxean izango da ikusgai zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak