Kantsatzeke mendi taldeak bederatzi irteera iragarri ditu 2018rako, lehenengoa domekan izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 12a, 13:22
Elgeta Gorlatik ikusita. (Argazkia: Kantsatzeke)

Gorlara egingo dute irteera aste bukaeran, eta zabalik da izena emateko aukera. Prezioa da bost euro. Taldea 08:00etan abiatuko da herritik.

Kantsatzeke mendi taldeak bederatzi irteera iragarri ditu 2018rako. Lehenengo domeka honetan, hilak 18, egingo dute. "Bergaratik Antzuolara joango gara bidegorritik. Gero, Uzarragatik gora Gorlara, eta hortik Bergarara. Elgeta aldera ikuspegi politak izango ditugu eguraldiak laguntzen bagaitu". Edozeinek egiteko moduko mendi buelta dela adierazi dute. "Hamalau bat kilometro dira. Martxa erraza eta polita da denboraldiari hasiera emateko". 

Prezioa bost euro da eta izen-ematea zabalik da udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Eskatzen dituzten datuak dira izen-abizenak, telefono zenbakia eta autoa eramateko aukera dagoen edo ez.

Beste zortzi irteera 2018an

Kantsatzeke mendi taldetik, bestalde, 2018rako prestatutako irteeren egitaraua eman dute. Hauek dira:

  • Apirilak 15: Murumendi (Gipuzkoa) 
  • Maiatzak 20: Okina-Saseta-Okina (Araba)
  • Ekainak 17: Larraona-Kristinoen koba-Larraona (Nafarroa) 
  • Uztailak 15: Jata (Bizkaia) 
  • Irailak 16: Ganbo-Irumugarrieta (Gipuzkoa) 
  • Urriak 21: Bargagain (Nafarroa) 
  • Azaroak 18: Udalatx (Bizkaia) 
  • Abenduak 25: Intxorta (Elgeta)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak