Ibiltarien Jaian 221 mendizale elkartu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko martxoaren 11

221 lagunek egin dute oinez 25 kilometroko mendi irteera –mila metroko desnibela–. Ondoren, bazkaria egin dute eta 58 lagun elkartu dira mahaiaren bueltan. Bazkal ostean Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 16. zirkuituaren –2017. urtekoa– sariak banatu dituzte.

 

Euskal Mendizale Federazioak eta Elgetako Udalak antolatuta Ibiltarien Jaia ospatu dute Elgetan. Kantsatzeke Mendi Taldearen eta Eroskiren laguntza ere ezinbestekoa izan da. Ibilaldia izan da: Elgeta, Intxorta, Erdella, Aixola, Egoarbitza, Azkonabitza eta Elgeta. Ibilbidea amaitutakoan poltsa bana jaso dute mendizaleek: informazio turistikoa, San Blas bat eta kirola egiterakoan erabiltzeko gerriko bat jaso dute poltsan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak