Bi elkarretaratze daude iragarrita gaurko Elgetan; bata 11:00etan, eta bestea 19:00etan. Mugimendu feministak lanuzterako dei egin du, eta 11:00etako elkarretaratzeak lanuztearen hasiera aldarrikatuko du. Udal langileek, esaterako, bat egingo dute deialdiarekin eta udal zerbitzu gehienak itxiko dira 11:00etatik aurrera.
Iluntzeko kontzentrazioari dagokionean 19:00etan izango da. Herri Eskolako neska-mutikoek aurreko egunetan ikastetxean egindako txapak banatuko dituzte elkarretaratzean. Hasierako isilunea amaitutakoan musikak, poesiak eta antzerkiak hartu dute lekukoa. Sortu berria den Elgetako emakume taldeak sorrerako ekitaldia egingo du eta jarraian zeramika gelan prestatuta dagoen erakusketa irekiko du Udalak. Herriko hainbat emakumeren zaletasunak eta lanak erakutsiko dira bertan domekara arte.
Deitzaileek eskatu dute amantalak soinean joateko elkarretaratzeetara, bai emakumeak bai gizonak.