Ipuinak kontatzeko abileziak xurgatu zituzten atzo Elgetako haurrek

Xabi Gorostidi 2018ko mar. 3a, 10:55

Eneko Haritzak ipuin kontaketa tailerra egin zuen Elgetako haurrekin batera. Zortzi urtetik gorakoek hartu zuten bertan parte, eta ipuin bat ondo kontatzeko teknikak barneratu zituzten jolas bidez. Haurrek primeran pasa zuten, eta horren seinale da datorren astean ea beste tailer bat egingo zen galdezka amaitu zutela.

"Umeak borobilean jarri eta hainbat teknika landu zituzten. Lehenik eta behin, Txanogorritxuren ipuina ahalik eta laburren kontatzeko ariketa egin zuten, ideia nagusiak identifikatzeko asmoz. Ostean, ipuin bera askotariko emozioekin kontatzen hasi ziren: oihuka, baxu-baxu, pozik, haserre..." azaldu du Elgetako liburutegiko arduradun den Geaxi Ezpeletak.

Ia bi orduko saioa izan zen, eta bertako gidari lanak egin zituen Eneko Haritza gustura geratu zen emaitzarekin. Ez bera bakarrik, haurren gurasoak ere pozik azaldu ziren, oso gutxitan antolatzen direlako zortzi urtetik gorako haurrentzako ekintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak