Elurrak eta izotzak eragindako arazoak Elgetarako errepideetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 28a, 09:30

Trafiko Zuzendaritzatik emandako informazioaren arabera itxita dago Pagatza edo Elorrioko bidea. Kanpanzarren eta Karabietan kontu handiz ibili behar da. Bergarako errepidea zabalik da, baina zenbait ibilgailu ez atzera ez aurrera gelditu dira gaur goizean izotzaren eraginez. Udalaren elurra kentzeko makinak dihardu lanean. [EGUNERAKETA] 10:00ak aldera pasa da elurra kentzeko beste makina bat Bergarako errepidea garbitzeko. Errepidea zabalik bi noranzkoetan.

Zuri esnatu da gaur Elgeta. Gauean egin du elurra eta herri barruko errepideak eta pasabideak zabaltzeko lanak goizean goiz hasi badira ere arazoak daude errepideetan. Autorik ez hartzea da gomendioa. Bergaran ikasten duten neska-mutikoen autobusik ez da heldu eta Herri Eskolako zenbait irakasle udal brigadako langileek ekarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak