Eneko Haritza ipuin kontalariak gidatuko ditu saiook. Aurretik ere ezaguna da Elgetako liburutegian; izan ere, kontalari boluntario taldearendako ikastaroa egindakoa da.
Oraingo honetan Elgetako gaztetxoekin elkartuko da. Bariku honetan zortzi urtetik gorako neska-mutikoekin egingo du tailerra eta hurrengoan familia formatuko saioa izango da eta bost urtetik gorakoekin. Bina orduko saioak izango da, 17:00etatik 19:00etara. Liburutegian egingo dituzte.
"Jolasa tarteko kontatzearen inguruan jardungo dugu eta trikimailuren bat edo beste ikasiko dugu agian", adierazi dute udal liburutegitik.
Izen-ematea zabalik
Kontalari tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Bariku honetako saiorako izen-ematea eguaztenean amaitzen da, hilak 28. Familia formatuan egingo duten tailerrerako izen-ematea, berriz, martxoaren 7ra arte dago zabalik.