Leku eta garai askotariko ipuin erotikoak ekarri zituen Ines Bengoak Elgetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 17a, 16:53

Ines Bengoa, atzo, Elgetako liburutegian ipuin erotikoak kontatzen.

Hogeitik gora entzule izan zituen ipuin kontalari lizarratarrak Elgetan. Ipuin tradizionalekin hasi zuen saioa eta amaierarako utzi zituen XIX. mendetik gorakoak.

Sexualitatearekin eta erotismoarekin lotuta gizarteak emakumeari historian zehar emandako lekuak ematen du zer esana, eta horren isla izan zen Ines Bengoak Elgetako saioari amaiera emateko kontatutako Hotzikara ipuinak.

Lili XX. mendeko 20. hamarkadako emakume ezkondua da eta frigidoa da. Gaiak imajinario handia sortzen du haren buruan, eta ondo ezagutzen ditu aurreko belaunaldietako sendagileek horrelakoetarako zituzten erremedioak. Kontuak kontu, emakume bat masturbatzea gaizki ikusia dago eta aspaldi amaitu zen 'histeria femeninoari' aurre egiteko bibragailuen urrezko aroa.

Liliren istorioarekin batera aurkeztu zituen Bengoak Elgetan Bagdadeko azokako Abdul zamaketariaren ipuina edo hankartean haginak dituen emakumearekin oheratzen den ehiztari siberiarrarena.

Bengoak askotariko garaietara eta egoeretara eraman zituen Elgetako entzuleak, eta esan daiteke liburutegiko Bibliobero zikloko ipuin kontalari saioak interesa piztu duela bigarrenez.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak