Zapatuan egingo dute Mendi Mendia Racing jaia, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 13a, 09:33
Mendi Mendia Racing taldeko pilotuak laguntzaileekin.

Hainbat elgetarrek dihardute auto lasterketen munduan, eta iaz moduan Mendi Mendia Racing jaia antolatu dute. Zapaturako iragarri dute. Bazkarirako izena emateko epea bihar, eguaztena, amaitzen da.

Asier Unzetabarrenetxea, Mikel Beretxinaga eta Oskar Sarasua dira auto lasterketetan ibiltzen dira elgetarrak. Inguruan, hori bai, kopiloto lanetan eta bestelako zereginetan ibiltzen den lagun talde zabalagoa dute. Laster emango diote hasiera denboraldi berriari eta aurten ere Mendi Mendi Racing jaia antolatu dute bi helburu nagusirekin: gastuei aurre egiteko laguntza lortzea eta kirol hori herrian ezagutzera ematea.

Erakusketa, bazkaria eta kontzertuak

Egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako. Tartean, hiru autoen erakusketa plazan 11:00etan, triki-poteoa 12:00etan, bazkaria antzokian 14:00etan, eta NewroZ taldearen kontzertua. Newroz punk oi! talde bergararra da.

Bazkariari dagokionean menua da: patatak errioxar erara, oilaskoa brasan eta postrea. Prezioa da 16 euro eta barne sartzen dira edaria eta txupitua. 

Izena emateko azken eguna bihar da, otsailak 14. Kontaktua honako telefono zenbakia da: 608 67 64 42.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak