Aparejadorearen auziarekin lotuta Elgetako Udalak bi ordainketa egin beharko ditu urtero. Lehenengo auziarekin lotuta 87.000 euro uztailean, eta bigarren auziarekin lotuta 62.743,97 euro martxoan. Bigarren hori bost urtean zehar. "Panorama iluna da, baina gutxienez badakigu zein iluntasunari buruz ari garen", esan zuen alkateak azken osoko bilkuran. "2018an eta 2019an 260.612 euro ordaindu beharko ditugu, eta 2020an nabarmen jaitsiko da kopuru hori; 192.000 bat eurora. Horrek esan gura du 2020tik aurrera gaur egun baino ia100.000 euro gutxiago ordaindu beharko direla kalte-ordainetan. Elgeta moduko udal batendako kopuru nahiko handia da. Ematen du, beraz, 2020tik aurrera gauzak pixka bat egonkortuko direla".
Udal arduradunek azpimarratu dute agintaldi honetan ia milioi bat euro ordaindu beharko direla kalte-ordainetan eta zorretan. "Bozkatzeko eskubidea duten elgetar bakoitzeko 1.133 euro", esan zuen Lazkanok.