Elgetak emana du izena 'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ots. 6a, 09:39

Goibeko Euskaltzaleen Topagunetik jakinarazi dute hainbat ekintza dituztela lotuta, eta herriko eragileekin eta elkarteekin jarriko direla harremanetan egitarau hori aberasten joateko. 

"Azken neurketen arabera euskararen ezagutza Elgetan %84,3 da eta erabilera, berriz, %61,8. Ezagutzaren eta erabileraren arteko desorekak kezkatuta eta herrian euskararen erabilera indartzeko asmoarekin 2018an hainbat ekimen eramango ditugu aurrera", adierazi du Goibeko Euskaltzaleen Topagunetik.

Ekintza horiek Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenaren barruan kokatuko dituztela jakinarazi dute. "Urtearen erdialdetik aurrera gura ditugu ekintzak egin, eta dagoeneko lotu ditugu Kike Amonarrizen hitzaldia, Xabi Paiaren hitzaldia, zirkua euskaraz, Euskaltzaleen Eguna eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz bizitzeko Euskal Herrian herriz herri aurrera eramango den Euskaraldia. Ikasiko ditugu bi berba berri: ahobizi eta belarriprest".

Deia herriko eragileei eta elkarteei

Euskaraldiarekin lotutako egitaraua aberasteko Goibeko herriko eragileekin eta elkarteekin harremanetan da nork bere aletxoa ipintzeko ekimen honen baitan. "Elgetako erakunde ezberdinekin —erretiratuen elkartea, mendizaleen elkartea, Udala, bestelako elkarteak...– egongo gara eta aberastuko da proposamen ireki hau", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak