Gipuzkoako Urak-ek ur mozketa iragarri du biharko Artekale eta San Roke kaleetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urt. 31a, 17:23

Goizeko 09:00etan hasi eta pare bat orduko iraupena izango duela adierazi dute. Horniketa sarean hobekuntza lanak egiteko izango dela ere jakinarazi dute.

Gipuzkoako Urak-ek pare bat orduko ur mozketa iragarri du biharko Elgetan. Goizeko 09:00etatik 11:00ak bitartekoa izango da, gutxi gorabehera. Iraupena ustezkoa dela azpimarratu dute. "Gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea. Kasu horretan abisurik gabe emango dugu ura", esan dute."Bestalde, luzatzen bada Uraren Telefonoan (902 30 22 22) izango duzue mozketaren berri".

Bi kaletan izango du eragina ur mozketak. Artekaleko 1A, 1, 3, 5, 7, 9 eta 11 atarietan alde batetik eta San Roke kaleko 1, 2, 3, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32, 34, 36, 36A eta 38 atarietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak