Gidatutako dantzaldia da Herrixa Dantzan, dantza eta musika tradizionala oinarri hartzen duena. "Helburua, animatzen diren herritarrak elkarrekin dantzan ondo pasatzea da". Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. "Kafe antzokiko taberna itxita badago ere jatekoak eta edatekoak eramango ditugu", esan du Monterok. Gogorarazi du baita ere Elgetako Udalak diruz lagundutako ekimena dela.