Elurrak errepidea zuritu du dagoeneko Kanpanzarren

Josu Bilbao 2018ko urt. 11a, 15:04

Egun osorako abisu hori iragarri du Eusko Jaurlaritzak barnealdean, elurra dela eta. Kanpanzarren errepidea zurituta dago, eta Elgetara joateko bidea arriskutsu. Elgeta ere zuritzen ari da.

 

Euskalmetek gaurko egindako aurreikuspena:

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 06:00etatik 00:00etara. Elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da, arratsaldean 700-900 metrora igoko da eta gauean 900-1000 metrora kokatuko da. Baliteke elur-kota ekaitz eremuetan eta ekialdean beherago kokatzea. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago arratsaldean. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake.

Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 metrora, 0-3 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak