Lorea Larrañaga eta Maitena Mañarikua musika irakasleek 6 urtetik gorako neska-mutikoen abesbatza sortu gura dute. Proposamen berria da herrian eta eguenean egingo dute lehenengo informazio bilera.
"Hasiera bateko asmoa da saioak eguenetan egitea, 18:30etik 19:00etara. Ez da beharrezkoa musika gelako ikaslea izatea eta ekintza doan izango da", azaldu du Larrañagak.
Interesatuek Larragañarekin edo Mañarikuarekin harremanetan jarri besterik ez dute. "Ikusi nahi dugu elgetarren erantzuna zein den. Gabonetako ikuskizunerako hiru kantu prestatu genituen eta umeak oso pozik aritu ziren. Uste dugu ondo etorriko zaiela abesbatza batean jardutea".
Batzarra 18:30ean egingo dute bihar, eguena, kultura etxeko musika gelan.