Estu joan zen 40 urtetik gorako gizonezkoen finala. Oskar Askasibar eta Haritz Gallastegi nagusitu ziren, baina emaitza 22-20 izan zen. Azkeneraino borrokatu ziren Iban Retolaza eta Pello Larrea.
Emakumezkoetan Uxue Larreak eta Maitena Mañarikuak jantzi zuten txapela: 22-15 irabazi zuten Janire Lazkanoren eta Nagore Ojangurenen aurkako finala.
Gizonezkoen bigarren finala, 40 urtetik beherakoena, Oskar Sarasuak eta Andoni Elorzak irabazi zuten Josu Mañarikuaeta Beñat Arabaolazaren aurkako norgehiagoka 22-12 irabazita.