Urtezahar eguerdian pilota txapelketako hiru final jokatuko dira Elgetako frontoian

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 29a, 10:55

Pilota txapeletako finaletako bat, iaz.

Neska-mutikoek, berriz, urtarrilaren 2an jokatuko dituzte Gabonetako pilota txapelketako norgehiagokak. Finalak Errege Egunean izango dira.

Laster argituko da zeintzuk diren aurtengo pilota txapelketako bikote onenak. Hiru final daude iragarrita Urtezahar Egunerako eta lehenengo norgehiagoka 11:30ean hasiko da. Sari banaketa hiru finalak jokatu ostean egingo dute.

Finalera iritsi diren bikoteei dagokienean txapela mantentzeko helburuarekin jokatuko dute iazko txapeldunek; 40 urtetik gorakoetan Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar bikoteak eta 40 urtetik beherakoetan Andoni Elorza-Oskar Sarasua bikoteak. 40 urtetik gorakoetan finalean izango da, aurten ere, Iban Retolaza baina bikote berriarekin, Pello Larrearekin. 40 urtetik beherakoetan Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza bikoteak eskuratu du finalerako bigarren txartela finalerdietan iazko finalistak kanpoan utzita.

Nabarmendu behar da, bestalde, aurten emakumezkoen txapelketa ere jokatu dela. Hiru bikotek eman dute izena eta bi onenak iritsi dira finalera.

Hauek dira pilota txapelketako hiru finalak:

. Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iban Retolaza-Pello Larrea

. Janire Lazkano-Nagore Ojanguren / Maitena Mañarikua-Uxue Larrea

. Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza

 

Finalerdietako emaitzak

Udazkenean eman zioten hasiera pilota txapelketari eta hilaren 22an jokatu zituzten finalerdiak gizonezkoek. Emaitzak honakoak dira:

. Oskar Askasibar-Haritz Gallastegi / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro: 18-14

. Iban Retolaza-Pello Larrea / Jose Mari Zubiaurre-Gorka Bolinaga: 18-07

. Oskar Sarasua-Andoni Elorza / Ibon Unzetabarrenetxea-Mikel Beretxinaga: 18-12

. Josu Mañarikua - Beñat Arabaolaza / Eneko Ormaetxea-Alain Valle: 18-11

 

Neska-mutikoen pilota txapelketa

Elgetako neska-mutikoen Gabonetako pilota txapelketako norgehiagokak urtarrilaren 2an jokatuko dira udal pilotalekuan. Bederatzi mutikok eta bi neskak eman dute izena. Hauek dira aurreikusten diren norgehiagokak.

Eskuz 1

  • Aratz Unzetabarrenetxea/Izei Arizmendiarrieta
  • Aratz Unzetabarrenetxea/Haitz Erostarbe
  • Izei Arizmendiarrieta/Haitz Erostarbe

Eskuz 2

  • Unax Agirre/Unai Fraile
  • Unax Agirre/Janitz Isasi
  • Unax Agirre/Arkaitz Errasti
  • Unai Fraile/Janitz Isasi
  • Unai Fraile/Arkaitz Errasti
  • Janitz Isasi/Arkaitz Errasti

Eskuz 3

  • Ander Sarasua/Urko Lozano

Pala

  • Itxaso Askasibar/Alazne Errasti

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak