Aurretik Elgetako trikitilari taldea zuela, inguratuta egin du herriko plazarainoko bidea. Bertan, ilara handia sortu da; izan ere, asko izan dira gutuna eman eta argazkia atera nahi izan duten neska-mutikoak. Gutunak bakarrik ez, aurten biberoi bat eta bi txupete ere jaso ditu Olentzerok Elgetan.