Bihar arratsaldean jaitsiko da Olentzero Intxortatik Elgetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 22a, 10:00

Olentzero, iaz, Elgetako umeen gutunak jasotzen.

Herri Eskolako umeen azoka eta musika ikasleen Gabonetako kontzertu berezia daude iragarrita gaurko.

Elgetako neska-mutikoek hitzordu garrantzitsua dute bihar, 18:30ean. Olentzerok jakinarazi du urteroko bisita egingo diela eta herriko plazan jasoko dituela gutunak.  

Gaur, barikua, Gabonetako azoka berezia egingo dute goizean Herri Eskolako ikasleek. Barazkiak eta baserriko produktuak salduko dituzte. Bost urteko gelako umeek, berriz, eskolan egindako jostailuak salduko dituzte.

Iluntzean, musika ikasleek Gabonetako kontzertua egingo dute Espaloian, 19:00etan. Lorea Larrañagak eta Maitena Mañarikuak gidatuko dituzte.

Gabon eskea eta mendi irteera

Guraso elkarteak antolatuta Gabon Egunean, hilak 24, eskean irtengo dira elgetarrak. 11:30ean abiatuko dira Herri Eskolatik eta 13:00ak aldera amaituko dute plazan. Txorizoa eta salda banatuko dituzte bertan.
Eguberri Egunerako, berriz, mendi irteera antolatu du Kantsatzeke Mendi Taldeak Intxortara. Taldea 11:00etan abiatuko da plazatik.

Gaurko Goiena paperak Gabonetako agenda bateratua kaleratu du urtarrilaren 7ra bitarteko Debagoieneko hitzordu guztiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak