Gabonetako tailer bereziak egiten ari dira ludoteka zerbitzuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 14a, 13:42

Atzo Elgetako ludotekan egindako Gabonetako tailerra.

Bihar, barikua, 9 eta 11 urte bitarteko gazteendako egingo dute saio berezia 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, Herri Eskolak eta musika irakasleek iragarri dituzte Gabonetako lehenengo ekintzak.

Gabonetako tailer bereziak egiten ari dira ludoteka zerbitzuan. Martitzenean 6 eta 8 urte bitarteko umeendako antolatu zuten, eta paperezko eta kartoizko Olentzero bana egin zuten etxean apaingarri moduan jartzeko. Aurreko astean neska-mutiko txikiagoendako egin zuten tailerra eta bihar, barikua, 9 eta 11 urte bitarteko gazteendako izango da.

Ludoteka zerbitzua ezagutzera ematea eta izen-emateen kopurua handitzea da helburua; izan ere, gaur egun lauzpabost erabiltzaile finko ditu zerbitzuak.

Gaztelekuak erabiltzaile gehiago ditu eta hilaren 29rako irteera antolatu dute BEC-eko Gabonetako parkera. Prezioa da 20 euro zerbitzuko erabiltzaileendako, eta 25 euro gainerakoendako. Hilaren 22a da izena emateko azken eguna.

Gabonetako kontzertua

Hilaren 22an hasiko dira Elgetan Gabonetako ekintza bereziak. Goizean Herri Eskolako ikasleek azoka egingo dute Mendizaleen Plazan. 19:00etan, berriz, Gabonetako kontzertua eskainiko dute musika ikasleek antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak