Giro bikainean, Okzitaniako dantzak ikasten

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko abe. 8a, 09:17

Elgetako Espaloia Kafe Antzokia lepo bete zen atzo Joan Codinak emandako dantza ikastarorako. Besteak beste soka-dantzak, korro-dantzak eta dantza kantatuak ikasi zituzten.

Escamot Kataluniako taldeak Okzitaniako dantzen ikastaroa eskaini zuen atzo Elgetan, eta harrera bikaina izan zuen ekitaldiak, aurretik izena eman zutenez gain beste hainbat lagun gerturatu ziren-eta Espaloia Kafe Antzokira. Lepo bete zen Espaloia, ia dantza egiteko leku barik gelditu zirelako, baina ikastaroan parte hartu zutenek gustura ikasi zituzten dantza berriak.

Joan Codina izan zen ikastaroa eman zuena, eta berak dantza horiek egiteko musika zuzenean ere eskaini zuen.

Horrez gain, Espaloian bertan, talo ekologikoez gozatzeko aukera izan zuten ikastaroan parte hartu zutenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak