Elgetako udalbatza abenduaren 19an elkartuko da berriz ere, eta 2018ko aurrekontua izango da gai zerrendako puntu nagusia. Aurretik, batzar irekia egin du Elgetako EH Bilduk aurrera begirakoak azaldu eta egindakoak zeintzuk diren eta zertan dauden azaltzeko.
Udaletxeko osoko bilkuren areto nagusian egin zuten atzo batzarra. Iraitz Lazkano alkateak gidatu zuen. "Aurten egindakoen errepasoa egin eta datorren urterako erronken inguruan jardun gara, 2018rako aurrekonturako ideiak bilduz", azaldu du.