Lehenengo elur malutak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 1a, 10:53
Elurra kentzeko makina Elgetan.

Abisua zegoen eta bete egin da. Gaur goizean zuritu da Elgeta. Gidariendako gomendioa, betiko moduan, Bergarako errepidea erabiltzea da. Elurra kentzeko makinak hasi dira lanean.

Berezia izan da goiza Elgetan. Abisua emanda zegoen eta elurra puntual-puntual etorri da. Hurrengo orduetan gehiago egin dezakeela diote adituek, eta Elgetako Udalak hainbat jakinarazpen egin ditu.

  • Autoa erabili behar duzuenoi Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen zaizue.

  • Salbador kaleko irteera ireki egingo da, loreontziak kenduta.

  • Autoa aparkalekuetan ZUZEN lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

  • Herritarrei eskatzen zaie kotxea behar-beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.

  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok GATZA eta PALAK eskatu ditzakezue udaletxean.

  • Informazio gehiago jasotzeko: 943 76 80 22 (lan orduetan), udala@elgeta.eus, Facebook (Elgetako Udala)

Erlazionatuak

Lehenengo elurtea, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 abe 01 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak