Gehienez ere ordu eta laurdeneko batzarra izango dela jakinarazi dute Elgetako EH Bildutik. Udaletxean egingo dute 19:30ean hasita eta bertan orain arte egindakoen balorazioa eta aurrera begirako plangintza eta aurrekontua izango dituzte aztergai.
Afaria ere egingo dute jarraian. Interesatuek ehbilduelgeta@gmail.com helbide elektronikoan eman behar dute izena. Azaroaren 30era arteko epea eman dute.