Tratu Onen Eguna egin dute gaur Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 23a, 13:52
Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek gaur ateratako talde argazkia.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna zapatua izanik Elgetako Herri Eskolan gaur egin dituzte gaiarekin lotutako ekimenak. Horma-irudi erraldoia eta talde argazkia egin dituzte, besteak beste.

Tratu Onen Eguna egin ohi dute Elgetako Herri Eskolan azaroaren 25aren bueltan. Ikasgeletan landu dute gaia ikasleekin eta gaur horma-irudi erraldoia eta talde argazkia egin dituzte. Hainbat ikasle eta irakasle ere more kolorez jantzita joan dira gaur ikastetxera.

Horma-irudia nork bere etxetik eramandako argazkiekin osatu dute. Argazki horietan ikasleak eta ikasleen etxekoak agertzen dira laguntza eskaintzen, besarkatzen, ondo pasatzen... Argazkiak ikusgai daude eskolako atarian.

Erlazionatuak

Tratu Onen Eguna (horma-irudia eta argazkia)

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 aza 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak