Elgetako kaleak animatuak zeuden gaur, pintxo lehiaketaren sari popularrak jende asko ekarri du herri txiki honetara. Egunari doinua jartzeko, gainera, Elgeta kantuan ekimena izan da eta Eibarreko kantuzaleen bisita izan dute. Elkarrekin kantu poteoa egin dute.
Pintxoak probatzeaz gain, hauei bozka eman nahi diotenek gaueko hamabiak arte izango dute aukera.